Lorea Luzea

Elikadura: tresna eragilea eta osasun iturri

2017-02-06

Ez digu DANONE-k oreka egokirik ekarriko

Duela denboralditxo bat telebista baztertu nuela, baina gogoan ditut ohartuta hainbatetan eta oharkabean gehienetan, barne barnera sartzen ziren iragarkietako batzuk.

Gaur aholku nutrizionalak ematen zituzten batzuk gogoratu ditut.

Kaltzioa da erreflexio hauetako protagonista, baina izan zitekeen ere beste edozein mineral.

Zenbat esne mota, yogur… haurrentzako zein adineko emakumeen hezurren beharretarako indikatuak, irrifar batekin estaliak? Inork ez digu azalduko zertarako behar duen kaltzioa gure gorputzak? Nola izan gaitezke horrelako produktuak funtzio hori beteko dutelakoan itxu erosi eta kontsumitzeko gai, elementu honen portaeraz arduratu gabe?

Zertarako behar du kaltzio ekarpena gure gorputzak? Azidotasuna eta alkalinitatearen arteko oreka mantentzeko, eremu azidoetan alkalinetatea sortzeko hain zuzen ere. Azidotasuna neutralizatzen duen mineralik garrantzitsuenetariokoa dugu kaltzioa eta gure barneari honen ekarpen nahikorik egiten ez diogunean, hezurretatik hartu ohi du, hauek ahulduz eta osteopatia bezalako heritasun entzunei bide emanez.

Beraz, kaltzio ekarpenaz arduratu baino lehenago ez ote litzateke zentzuzkoagoa kaltzio behar txikiago bat sortaraztea gorputzari? Nola egin dezakegu? Azidotasuna murriztuz. Zerk eragiten du azidotasuna gorputzean? Azukreak, haragiek (edozein motatako animaliena), alkoholak, lo faltak… Eta zerk alkalinitatea? Orokortasunean, barazkiek, frutek eta zereal integralek, arnasketa egoki batek... Salbuespenak salbuespen.

Gainera iragartzen dituzten kaltziodun jaki horiek guztiak, normalean azukredunak izaten dira edo azidoekin konbinatzeko ohitura dugu; esnea+kafea edo azukredun gailetak… Beren efektu posiblea kontrajarriz.

Adi egon dadila bakoitza bere gorputzaren izaerarekin, gehiegizko kaltzioak, neurrigabekeri guztiek bezalaxe, kalteak ekar baititzazke, kasu honetan, zirkulazioan edota giltzurrinetan harriak sortaraziz.

Orekan datza osasuna, indar ezberdinen bizikidetzan, eta pertsona bezain beste oreka posible dago.

Diseño y desarrollo Tantatic