Mikel Lazkoz
Hau da Plazaberriko Friki-Txokoa. Asmoa, ni bezalako nortasun multipledun friki bati gozarazi didaten liburu, pelikula, komiki etabarrekoak (ezingo dugu ekidin seguraski musika ere azaltzea nonbaitetik) zuei helaraztea izango da, zuek ere gozatu ahalko dituzuelakoan.
Friki Txoko – Ataun of dead
Bueltan gara, ongi dakigu uda luze, bero eta aspergarri honen ondoren milaka zaretela gure gomendioen zain zeundetenak zuen zulo ilunetara itzultzeko. Oraingoan, bertako gomendio batekin gatoz, gora eusko frikismoa! Zeren benetan uste zenuten Euskal Herriak azken urte hauetako zombie-maniatik kanpo geratu zitekela? Ba noski ezetz eta euskaldunak izanik ezin ziren dosi bakarrean geratu eta Beñat Iturrioz eta Xabier Padinek trilogia epiko bat gauzatu dute, hamarnaka lagunen kolaborazioarekin eta estilo guztiz etxeko-gaztetxero-auzolanero batean. Ez espero Greg Nicotero-ren makilaia realistak baina askoz hobea den zerbait dakarkigute , gure historiako zenbait pertsonaia ezagun bizitzara ekarri dituzte gure herri honi benetan behar duen gidaritzapen sobrenaturala emateko. Hiru lan hauek begiradatxo bat merezi dute izenburuengatik bakarrik baina bere argumentuak ezagutzean zaila izango zaizue tentazioa gainditzea. Lehenengo bi zatiak youtuben daude ikusgai eta azkenekoa ikusi nahi ezkero, sortzaileei deitzeko aukera dago eta zure herri, gaztetxe edo egongelara bere lana eraman eta aurkezteko prest daude zoro zoragarri hauek (Katihotsak produkzioak-ekin kontaktatu hortarako). Hor doaz hiru harribitxi hauen mikrosinopsiak:
- Ataun of the dead: Bi zientzilari karlistek Zumalakarregiren zombiari bizitza ematen diote Karlismoa gure herrian ezartzeko saiakera definitiboaren bila.
- Joxeans hil eben: Gure zombie karlistek etsai berri bati aurre egin beharko diote, Sabino Aranak gidatutako PNV partido nazionalista vanpiroa.
- NaparDeath: Zumalakarregi Iruñara etorriko da nafar guztien errege izateko baina ezker abertzaleak, zentralitatearen bila eta etsai honi aurre egiteko, Antso Azkarraren momia berpiztuko du.
Eskatu al da zerbait hoberik?