Mikel Lazkoz
Hau da Plazaberriko Friki-Txokoa. Asmoa, ni bezalako nortasun multipledun friki bati gozarazi didaten liburu, pelikula, komiki etabarrekoak (ezingo dugu ekidin seguraski musika ere azaltzea nonbaitetik) zuei helaraztea izango da, zuek ere gozatu ahalko dituzuelakoan.
John Connolly - Charlie Parker Series
John Connolly idazle irlandarrak arrakasta lortu du Charlie Parker pertsonaiaren abenturekin. Nobela beltz bezala sailkatu daitezke, Charlie Parker polizia mozkor bat da , zorigaitzak bete betean jotzen duenean bera eta bere familia. Hortik aurrera, iristen zaion kasu bat eta bere zorigaitzaren zergaitia argitzen diren neurrian, aurkezten zaizkigu liburu askotan zehar lagunduko gaituzten elementuak. Detektibe eta hilketa istorio tipikoen egitura du, niretzat erakargarriagoa egiten duen ukitu “paranormal” arinekin, arinak diot ,eleberriak guztiz “errealistak” direlako hein handi batean, printza fantastiko gutxi batzukekin (saga aurrera doan neurrian pixkanaka handitzen doana, baina ez ditut guztiak irakurri , ezta gutxiago ere).
Eleberri hauen bertute handiena da, nire ustetan, oso irakurterrazak direla; nobela arinak dira, azkar irakurtzekoak, erraz jarraitzeko tramekin, sorpresa edo plot twist nahikorekin eta kariñoa hartzen dizkiogun pertsonaia sekundario errekurrente eta erakargarriekin. Nik pertsonaia honen 18 eleberrietatik 6 irakurriak ditut (gure herri maiteko liburutegian aurki daitezke lehenego 6 edo 7 eleberriak gutxienez) eta guztiak dute trama interesgarri bat, beti ere pertsonaia oinazetsu eta giro ilunetan kokaturikoak. Beraz, elementu hauek erakartzen bazaituzte eta irakurketa arin bat bilatzen baduzu, Charlie Parker eta bere mundura begirada bat emateko aukera bikaina de “Every Dead Thing” (“Todo lo que muere” gazteleraz) Charlie Parker-en lehenengo eleberria.