Iñaki Martínez
XX. mendeko azken urteetako batean jaioa. Bizitzan gaztetxoa. Buru barnean? Baita ere. Horra hor nire gunetxo honetara sartzeko arrazoia.
Kate ezkutatuak
Hemezortzi urteko gazte bat. Irudikatu ezazue. Oraindik haren bizitza osoa aurrean du. Haren lehen begi-ixteak besterik ez ditu egin. Hala ere, jada hasia da bere ideia, burutazio eta munduarekiko ikuspegi propioa eraikitzen.
Gizarteko gaztetxoenetarikoa, oraindik bera bizi den mundu honetako errealitate gordina haren buruan sartu ezinik dagoena. Orain da honek bere bizitzan zeharreko burutazio hoberenak izateko garaia: alaia, pentsalaria, ilusioz betea, iraultzailea, utopikoa.
Hemezortzi urteko gazteak, hala ere, ez du haren potentziala garatzeko aukerarik. Zer gertatzen da? Zer arazo du ba? Izan ere, gerora bere bizitzaren kateak moldeatuko dituen bizitza ari da ikasten, gazteak, eta gizarteak berak, honek dituen aukerak galtzen dituen bitartean. Hemen dago arazoa.
Jendarteak bere bizitzako hasieran pasatu beharreko Hezkuntza ahaztua du. Asko egon zarete bertan, edo oraindik gaude. Denok dakigu bigarren hezkuntzaren azken urteek eskatzen diguten lana norainokoa den, gure bizitzan, une horretan, izugarri eragiten duena nolakoa den. Hala ere, "agintarien" diskurtsoetatik hezkuntza aldaketaren esaldiak ez dira ezta ezkutatua ere ikusten. Argi ikusten da pasa berri ditugun hauteskundeen edo gerora urrutitik begiztatzen dugun joko politiko higuingarri honetan hezkuntza desagertu egin dela eta benetan gizartea aldatzeko aukera alde batera uzten dela. Ugaritzen ari dira ikasketei 180 graduko bira eman behar zaiela oihukatzen duten ahotsak, haien iritzia alde batera uzten diren pertsonen kopurua handitzen den abiadura berean.
Hemezortzi urteko gaztea, bitartean, bere etxeko gelan dago, bere begi aurreko mundua ezagutu ezinik, haren kateak pixkanaka haren leihotik sartzen diren bitartean.