Iruñe Astitz

Iruñe Astitz

Ameslaria, marisaltsera eta arkkuso bat sarean. Komunikazioaren inguruan idazteko eskatu zidaten, baina DENA komunikazioa denez... Ongi etorri nire txoko honetara!

2014-02-09

Libre!

Dagoeneko bost urte dira sistema kapitalistaren baitan garatutako gizartea krisian dagoela. Bost urte dira jada etengabeko murrizketa ekonomiko eta sozial neurrigabeak pairatzen ari garela; eta horregatik, egunero egunero gure oinarrizko eskubideak murriztuta, jazartuta eta urratuta ikusten ditugula.

Ez da erreza gaur egun duela hamar urte bizitzen ginen moduan bizitzea: prezioak gora egiten duten bitartean soldatek eta lanpostuek behera egiten dute. Inorentzat ez da batere erosoa gaurko egoera bizitzea huar, gazte, heldu edota adineko izan.

Gaur egungo gazte garenoi “belaunaldi galdua” deitzen gaituzte dagoeneko belaunaldi prestatuena izan arren. Baina gu gara galduta gaudenak, edota gizartea da gu galduarazi nahi gaituztenak?

Gazte bagara ez da adinagatik soilik: amets egiteko dugun gaitasuna, esperientzia berriak probatzeko gogoa eta grina, sinisten dugunarengatik borrokatzeko eta egunetik egunera lan egiteko gogoa, eta batez ere gauza guztiak egiteko dugun ilusioa.

Egunkarietan, teleberrian, irratian, edota interneten irakurri, entzun eta ikusi behar ditugu guri zuzenean eragiten diguten albisteak: lanpostu prekarioak, beken murrizketak, oinarrizko giza eskubideen jazarpenak, osasungintza eta hezkuntzaren pribatizazio eta ukapena..

Gazte izatea xamurra ez bada; gazte euskaldun izatea zer ote da?

Euskaraz bizitzeko oztopoak, gure herriko hizkuntzan ikasketak egiteko arazoak, gaztetxeen hustutze eta kriminalizazioak, jarraipenak,sarekdak, torturak, zerrenda beltzak, espetxeratzeak..

Azken urtean gazte asko izan dira Espainiar estatuko auzitegiak zirku moduko epaiketa lotsagarrietan kartzela zigorra jaso dituztenak. Egoera honen aurrean lehenago Ekaitz Samaniegok edota Izpuran itxialdia egin zuten gazteek egin bezela, desobedientziaren aldeko apustua egin zuten: Donostiko Askegunea, Ondarruko Zubi Harresia, eta nola ez, Barañainen lehenengo pertsonan bizi behar izan duguna Xapo eta Luisekin.

Azken hilabeteetan 40 gaztek, tartean Garbiñe eta Txitxas Barañaingo gazteak, Madrilera joan behar izan dute haien herri eta auzoetan gazteon zein beste herritarren eskubideen alde lan egiteagatik zirku baten moduko antzezlan batean behartuta parte hartzera.

Tamalez ez dira bakarrak izango eta beste gazte asko Madrilera joan beharko dute haiek zirku hori lehengo pertsonan bizitzera.

Beraz, gu gara galdutako generazioa edota galduarazi gaituztena?

 

“Euskal Herrira goaz,
bideak ireki!
Harresien artetik
zubiak eraiki!”

Joseba Sarrionandia

Diseño y desarrollo Tantatic