Mikel Lazkoz
Hau da Plazaberriko Friki-Txokoa. Asmoa, ni bezalako nortasun multipledun friki bati gozarazi didaten liburu, pelikula, komiki etabarrekoak (ezingo dugu ekidin seguraski musika ere azaltzea nonbaitetik) zuei helaraztea izango da, zuek ere gozatu ahalko dituzuelakoan.
Memory,sorrow and thorn
Aurtengo denboraldia amaitzeko sustraietara itzuliko gara eta zutabe edo denadelako honi izena ematen dion hitzari ohore eginez, 90. hamarkadako erdi aro fantasiaren klasiko bat ekarriko dugu, mandanga benetan frikia.
Tad Williams idazle estatubatuarrak “Memory ,sorrow and thorn” trilogia bat bezala argitaratu zuen jatorriz baina gazteleraz “Añoranzas y pesares” bezala ezagutu genuen eta 4 liburutan plazaratu zen.
Liburuaren argumentua , heroiaren bidaiaren adibide argia da. Simon gaztetxoa , gazteluko sukaldeko langile xumea da, Raquel bere nagusiaren errietetatik libratzea da bere ardura nagusia liburua hastean baina Osten Ard-eko erreinu handiena sortzea lortu zuen errege zaharra hiltzean piztuko den ekintzen kateak bere bizitza aldatzen joango du mantso-mantso.
Erraza da generoko bi klasiko handiekin (handiena tarteko) loturak bilatzea, Osten Ard-etik gizakiek erbestera kondenatu zituzten sitha arraza misteriotsua “The Lord Of The Rings”-en elfoen irudi argia dira. Bestetik erreinu ezberdinen izaera, historia eta familia poteretsuen erlazioek “Game of Thrones” dakarte burura ezbairik gabe. Kasu honetan inspirazioa kontrako norabidean izanik George R. R. Martin berak onartuta (omenaldi nahiko ezkutu bat dago izan ere Martinen saga amaitugabean gure gaurko gomendioari).
Egia da lehenengo eleberriari pixka bat kostatzen zaiola erritmoa hartzea baina behin martxa hartuta ongi mantentzen du interesa ehunka eta ehunka orrietan zehar. Hain mundu zabala eta konplexua izanik ulergarria da kostatzea irakurlea kokatzea, dauden herrialde eta pertsonaia guztian artean, baina liburu honen puntu indartsuena da nola egileak lortzen duen guzti hori garatzea interesa galdu gabe. Liburuak momentu batzuetan 10 pertsonaia baina gehiagoren gorabeherak jarraitzen ditu, mundu zabal horretako bazter ezberdinetan banatuta.
Ez esan tentagarria ez denik gure mundu triste eta eder honetatik denboraldi luze baterako eskapadatxoak egiteko eskeintzen dizudan aukera hau ;)