Garazi Iraizotz

2014-01-11

Sexuen hezkuntza berritua

Maskulinitatea eta feminitatea, ikaskuntzaren bitartez eragindako gizarte eraikuntzak. Aldarri ezaguna eta zabaldua gurean. Beraz, senitartean, lagunartean eta ikastetxean emakume zein gizonen izatea ikasterik dagoela pentsa dezake batek. Hala beharrez, ikastetxean, sexuari independente zaion hezkuntza batekin, berdintasuna lortuko zela pentsa dezake batek. Sexudunak ez garelakoan, balizko pertsonak hezterik dagoela pentsa dezake batek.

Aitzineko mendeetan, Jainko gizatiartua-ren eskukoa zen sexua, orainean ordea, Jainkotutako gizakien eskukoa da sexua. Sinesmen berri honetan oinarritzen da Simone de Beauvoir-en aldarri famatua: “ez gara emakume jaiotzen, emakume izatera iristen gara”. Honekin, jaioberriak, sexudunak ez diren tabula rasak direla pentsa dezake batek. 

Osatugabeak jaiotzen gara, baina jaiotzen garenerako sexudunak gara. Ez gara emakume jaiotzen, neskatil jaiotzen garelako. Gizonak, ez dira gizon jaiotzen, mutil jaiotzen direlako. Denborarekin mutil zein neskatilek ikasten dute bai. Ezagutze, onartze, maitatze, gozatze eta gestionatze ezagutzak jasotzen dituzte. Honexegatik aldarrikatzen dugu guk Sexuen Hezkuntzaren beharra. Beharrezko, bizi garen kultura, soziopolitika eta testuinguru historiko honetan ezagutze, onartze eta gestionatze prozesuak errazteko, baita gizon zein emakumeen izate eta egote aniztasunak ezagutarazteko, aldarrikatzeko. Erotika, maitatze, erlazio eta elkarkidetza moduak anitzak direlako. Beharrezkoa ere, ezberdintasunek galdutako estimazioak errekuperatzeko, sexuen arteko interakzio publiko nahiz intimoetaz diharduteko. Guztiagatik, sexologia eta pedagogiaren sinergiatik jaiotakoa aldarrikatzen dut nik. Ez Osasun Minesteriotik bultatzen den suposizioetatik prebentzioa egiteko, ez infekzio, ez gaixotasun, ez ezintasun, ez arrisku eta bestelako miseriataz jarduteko. Sexuen arteko kooperazioa, elkarkidetza eta bizikidetza sustatzeko, Sexuen Hezkuntza.

Diseño y desarrollo Tantatic