Fernando Biurrun
Barañaingo Udal langilea. Aitatxo ta seme lanpetua. Burua hemen, ametsak gailur eta basoetan. Siempre persiguiendo la utopía. "La utopía está en el horizonte. Camino dos pasos, ella se aleja dos pasos y el horizonte se corre diez pasos más allá, ¿Entonces para qué sirve la utopía? Para eso, sirve para caminar."
Urte BERRI BERRI on!
Urte berri berria opa dizuet, berria izatea behar dugulako.
A-20eko hauteskundeen emaitzak ditut buruan. Ez talde bakoitzaren emaitzak, ez. Bai ordea, Nafarroan Aldaketaren aldeko taldeek orokorrean lortutako emaitzak, Aldaketa berak lortutako emaitzak.
Nafarroan Aldaketa kudeatzen duten taldeen artean botu mugimendua egon da Espainiar hauteskunde hauetan. Ez da gertatu den lehen aldia, eta ez da azkena izango. Jende askok botu bat ematen du hemengo hauteskundeetan eta beste botu ezberdina Espainiako hauteskundeak direnean. Momentuan momentuko botu praktikoa. Tokian tokirako fitxa. Niretzat, botu horiek Erregimenaren aurkako botuak diren neurrian, Aldaketaren aldeko botuak diren bitartean, primeran. Oraingoan Ahal Dugu zoriondu beharra dago, zalantzarik gabe.
Ezkerrak, Geroa Baik eta Bilduk hurrengo asteetarako eztabaidak eta hausnarketak iragarri dituzte. Giro horretan, hildo batzuk aurreratu dituzte jada.
“Nafar Gobernu berriaren komunikazio hildoa hobetu beharra” dagoela irakurri izan dut han eta hemen.
Ez nago ados. Goitik behera aldatu beharra dagoela uste dut. Momentuz, eta 6 hilabete pasatu dira, ilusio galera dagoela begibistakoa da. Kontua ez da hartu diren erabakiak edo hartu ez direnak. Politika egiteko moduan dago gakoa. Horretan, Udaletatik haize berriak nabaritzen dira, bai, baina ez Nafar Gobernutik.
Adibide batzuk:
Administrazio Langileen Extra. Arazoa ez da noiz edo nola ordainduko den. Aldaketa Gobernu batek bere langileekiko komunikazioa egunkarien bitartez garatzea da arazoa. Eta arazoa da ere, komunidabideen bitartez egun batean gauza bat esatea, eta beste gauza ezberdina hurrengoan.
Politika berri batek, politika egiteko modu berriak behar ditu. Edo berria da formetan, moduetan…izakeran…edo ez da.
Eta extraren gai honetan, izakera berriak zera eskatzen zuen; lehenik, langileen ordezkariak/sindikatuak biltzea, extra ordaintzeko nahia eta zailtasunak azaltzea, guztion artean bideak bilatzea, ahalik eta adostasun haundiena aurkitzea…eta azken azkenik, komunikabideak.
Beste bat, PAI delakoa eta Maixuen Lan Eskeintza Publikoa; berriro ere komunikabideen bitarteko komunikazio borroka bat, espektakulo mediatiko bat. Nafar Gobernuak bere esku ditu Hezkuntza Komunitateko sujeto guztien izen-abizenezko zerrendak (teknologia berrien aukera barne); gurasoak, maixuak, ikas kontseiluak, irakaskuntza sindikatuak, Guraso Elkateak, zuzendariak…Zergatik ez zaie lehenik sujeto hoiei zuzenean azaldu azaldubeharrekoa? Zergatik ez ebaluazio prozesu horren partaideak bihurtu lehen momentutik?
Tamalez, ez dut uste soilik komunikazio arazo bat denik.
Joan diren hauteskundeak aukera galera bat izan dira. Betiko hauteskunde batzuk, betiko eskema partidistetatik helduak. Hiritarrok, herritarrok, politikoetaz gain, politiketaz mintzatzeko aukera galdu dugu. Iñork ez du hauteskundeen infraestruktura probestu hiritarrei galdera zuzenak luzatzeko.
6 hilabete…asko, gutxi…batek daki.
Irribarrea, ilusioa dira Aldaketaren motore. Horiek gabe, iñork ez dezala espero botu sorta miresgarririk.
Garaiz gaude zuzentzeko, urte berri berria eraikitzeko ;-)