Gutuna - Cartas

2016-10-20

Egiari Zor

Battitte Martiarena
Concejal de IE-Equo

Aspaldidanik zetozek Pako, gure arteko desberdintasunak bai politikoak,
etikoak baita etorkizuneko gizarte ereduari dagozkionak ere, hala ere orain
artio beti izan da apaltasuna-humiltasuna gure arteko harreman jokalekua,
behintzat nik dakidala.

Oraingoan zubi guziak apurtu dituk, izan ere leporatzen didak opozioarekin
batera mozioa aukeztu dudala aipatzean, guziz gezurra, egiari zor,
alderantziz izan da neronek aurkeztu eta gainontzeko oposioak atxikitu
zituan.

Honartzen diat erran nahi baduk bagenuela badaezpada ere mozioa alternatiba
gisa oposizioarekin batera, baina jakin ezak zergatia lehendabizi, Iñaki
Lopez Zubikarayk (Alkate lanak egiten dituenak) nolabaiteko amarrua egin zian
erranez nere izenean eztzidala aukera emanen, horixegatik prestatu genian,
horrela ibili beharra aldaketaren izenean iharduten garen esparruan!!! UPN
garain zinegotzi guziek zeukaten edozein gauza errateko eta aurkezteko
aukera, orain berriz, estaduko legea aitzaki merkea hartuz aplikatu nahi
zigutek, gezurra zirudik!!! jokoan etxerako interesa dagoenean edozein
jokabidea ona duk zirudik.

Apostua eginen nikek ez duala irakurri kuatripartitak sinaturiko akordia
2.015-2019rako, ze bertzanaz ez huen horrelakorik erranen, akordio horretan
agertzen baita argi eta garbi etxebizitza sozialak sustatu behar direla eta
neronek dakidala legealdi hontan ezta deus eginen badin eta aukera paregabe
hau uzten bada pasatzenez etxebizitzari dagokionez ari nauk jakina, bertze
kontu bat da lursail zuzkiduretan (Parcelas dotacionales) nahiak, proiektuak
etabar, behin martxan jartzekotan datorren legealdi izanen duk, zalantzarik
ez izan!!!

Traizio hitza erraten bazaio kuatripartitak sinatutako akordioa (neronek
harturiko ekimena) bete nahi izatea? Aho bete hotz utzi nauk!!!

Jakin nahi nikek gustora ze abjetibo jarriko hukek 2015-2019rako akordioa
hontan agertzen den etxebizitza sustapenak betetzen ez duenari.

Noiztik da garrantzitsuago kolektibo lokalak ematea, bai herriko gazte,
famili monoparental...etxebizitza soziala beharraren aintzinean?

Hik erranen didak orain artio kolektiboek bere ihardunean zein arazo,
eragozpen izugarririk izan dituzten heurak bere ekimenak bete direnean? Orain
berriz ezinbertzekoa omen da, nik bezain ongi dakik Udalak badituela makina
bat toki horretarako entreplantak izan gabe ere.

Besarkada bat

Diseño y desarrollo Tantatic