Gutuna - Cartas
GEROA BAIK MILIOI BAT EURO BAINO GEHIAGOKO INBERTSIOAK BULTZATU DITU IRUÑERRIAN
Geroa Baik inbertsioak bultzatu ditu 2025 urterako Nafarroako Aurrekontu Orokorretan, Iruñerriko udalerri ezberdinetan proiektu eta hobekuntzak burutzeko, osotara 1.200.000 euro baino gehiago batuz eta horrela, lurraldea egituratzeko eta Nafarroako herritar guztien beharrizanei erantzuteko koalizioak egindako apustua finkatuz.
Zizur Nagusian koalizioak 90.000 euroko laguntza bat bultzatu du Haur eta Lehen Hezkuntzako eskola zentro publikoen eskola garraioaren antolaketa eta gastuaren zati bat familiei diru-laguntza bidez finantzatzeko, bai Alde Zaharreko ikastetxekoei bai eta Ardoikoei ere. Geroz eta handiagoa den zerbitzua da, herritarren aldetik dagoen eskaera ikusita, eta gaur egun, aurrekontu partida hauen bitartez egiten den aportazioari esker burutzen da.
Bestalde, 210.000 euroko partida bati esker padel pistak eraikiko dira, gaur egun daudenek erabilera maila handia baitute, horregatik da beharrezkoa dirudi Patxi Morentin Gizarte eta Kirol Espazioan mota honetako dotazioak handitzea. Bultzatutako zuzenketarekin bi estalitako padel pista egokituko dira.
Iruñean 50.000 euroko partida bat merkataritza minoristan belaunaldi arteko txandaketa sustatzeko planetara bideratuko da, hiru lan ildoekin: a) aholkularitza kopurua handitu; b) hedapen zerrenda pertsonalizatuak diseinatu; c) finantza erakundeekin balizko finantzaketa akordioak aztertu.
Beste 50.000 eurorekin hiri seinaletika digitala ezarriko da Pamplona Vive-Bizi Iruña aplikazioan. 27 nodo eta 7 muni instalatu ondoren, eta aplikazioa hiriko auzo guztietara hedatu ondoren, merkataritza elkarteentzako kudeaketa eta gaitzerako baliabideak erraztuko dira, marketin kanpaina pertsonalizatuak diseinatu ditzaten eta hiri seinaletika digitala eta “Pamplona Vive – Bizi Iruña” aplikazioa elikatzeko edukiak sortzeko.
40.000 euroko partida bat Pamplona Convention Bureau-ren garapenerako bideratuko da. Iruñeak ez du hirian negozio-turismoa koordinatu, sustatu eta babesten duen figurarik, hori anomalia bat izanik eta kongresu-jardueretarako irudi mugatua eskainiz. Horregatik, beharrezkoa da MICE xede lehiakor moduan kokatuko duen Convention Bureau baten sorrera.
30.000 euroko zuzenketa batekin ehun urte beteak dituzten hiriko dendei buruzko azterlana eta horien promozioa burutuko da. Ehun urte beteak dituzten dendak
berrikustea planteatzen da, bai jardunean daudenena bai eta jada itxi direnena, horiek gordetzen duten balio historiko-ondarea azpimarratuko duten ekintzak diseinatzeko, dauden tokietan denda moduan berreskuratzeko, ekintzailetza proiektuetan sartzeko eta hiriko eskaintza turistikoaren baitan kokatzeko. Eta 30.000 euroko inbertsio bat azken miliako garraioa ikertzeko erabiliko da ere. Azken miliako garraioaren mutualizazioa funtsezkoa da Iruñeko Alde Zaharrera ibilgailuen trafikoa mugatzeko, bereziki bertako bizilagunak ez direnena, 2023 urtean 126.000 sarrera erregistratu baitziren. Hau bera hiriko beste puntuetan egin daiteke ere.
EH Bildu eta Contigo Zurekin taldeekin batera aurkeztutako 80.000 euroko partida batekin hitzarmen bat egingo da Iruñeko Udalarekin San Frantzisko eskolako hobekuntza proiektuarekin jarraitzeko, eta horrela eraikina auzokoen erabilerara irekitzeko.
Bestalde, EH Bildu eta Contigo-Zurekinekin aurkeztu zen 21.000 euroko zuzenketa batekin, Iruñeko Orfeoiaren jardueratik eratorritako beharrei erantzuteko aurrekontuen aurreproiektuak zekarren partida bat handituko da. Talde berberekin aurkeztutako 26.000 euroko beste zuzenketa bat, Laba Elkartearekin Hitzarmena finantzatzeko erabiliko da, Iruñean eta Iruñerrian euskara sustatzeko. Talde berberek 40.000 euroko partida bat sustatu dute Donibaneko adineko pertsonaren ituna finantzatzeko, horren helburu nagusia zahartze prozesuan adineko pertsonen bizitza hobetzea delarik, haien autonomia sendotuz, menpekotasuna atzeratuz eta bakardadea eta isolamendua arinduz, bai eta senitarteko eta zaintzaileentzako laguntza izatea ere, boluntariotza sare bat sustatuz.
Bestalde, Burlatan EH Bildu eta Contigo-Zurekin taldeekin elkarbanatutako 190.000 euroko partida bat udalerriko bidegorria finantzatzera bideratuko da.
Era berean, Eguesibarren 90.000 euroko zuzenketa bat Sarrigurengo herriko plazaren eraikuntzara bideratuko da. 14.000 biztanlerekin Eguesibarreko herririk handiena da baina, hala ere, urbanizatze proiektuak ez zuen bere garaian bizilagunentzako topagunerik aurreikusi, planoetan ez zegoen herriko plazarik ia udalerri guztietan dagoen moduan. Iaz, koalizioaren zuzenketa bati esker, proiektuaren idazketari ekin zitzaion eta 2025ean bere exekuzioari ekingo zaio.
Atarrabian Geroa Baik 10.000 euroko zuzenketa batekin Paz de Ziganda ikastolarekin hitzarmena sustatu du Nafarroa Oinezen ospakizunetarako. Bestalde, 40.000 euroko inbertsio bat Plaza Gorrietako baten berrurbanizatze lanetarako izango da. Plaza horren irudia aldatzea beharrezkoa da, bere lorategien zati bat aldatuz, ikuspuntu estetikotik zein jasangarritasunaren aldetik hobetuz. Eta 30.000 eurorekin zebra bide goratu bat egingo da. Ermitaldea kalean Paz de Ziganda ikastola kokatzen da, bere sarbideetako bat erdi oinezkoentzakoa delarik, Serapio Huici Zeharbidean dagoena. Zebra bide goratuarekin, bi kaleak gurutzatzen diren tokian, jarraitasuna ematen zaio eskola zentroko ateraino.
Barañainen 60.000 euro bideratuko dira Estadio etorbidean farolak aldatzeko. Eulza etorbidean daudenekin homogeneo egitea da helburua. Halaber, Lur Gorri Plazako portxeetan daude horma-farolak aldatu nahi dira ere, bertako argiztapena hobetzeko. Gainera, aldaketa hauekin guztiekin eraginkortasun energetiko handiagoa lortuko da.
Era berean, Huarten 90.000 euro Ugarrandia etorbideko korridore berdera bideratuko dira. Zuzenketa honekin berdeguneak sortuko dira Ugarrandia etorbidean eta Berdintasunaren plazan. Bi gunean oso jendetsuak dira, igerileku publikoetara edo ikastetxe publikora joateko ezinbestean bertatik joan beharra baitago. Zoladura eta zuhaitzen gabezia edo zuhaitzen egoera kaxkarrak gerizpe gutxiko gune bihurtzen du hau.
Bestalde, EH Bildurekin elkarbanatutako 20.000 euroko zuzenketa bati esker Uharteko Arte Garaikidearen Zentroa lagunduko da bertan Dantzan Bilaka Proiektua burutzeko, horrekin dantzarekin harremana duten erresidentzia proiektuak garatzea bilatuz.
Antsoainen 32.000 euroko partida bati esker Udaletxean eta IDAKIren eraikinean irisgarritasuna hobetuko da. Irisgarritasuna afera transbertsala da eta administraritza guztiei eragiten die, administraritzek desgaitasun motaren bat duten pertsonekin elkar emana erraztu behar dutelarik. Oztopo ohikoenetako bat eraikinen sarbideko ateak izan ohi dira.
Zuzenketa hauekin aurreko urteetan Geroa Baik hasitako bideari jarraitasuna ematen zaio, lurraldetik hurbil eta udal esparruan lan eginez.
Prentsa bulegoa, 2025-01-17