Iruñe Astitz

Iruñe Astitz

Ameslaria, marisaltsera eta arkkuso bat sarean. Komunikazioaren inguruan idazteko eskatu zidaten, baina DENA komunikazioa denez... Ongi etorri nire txoko honetara!

2014-11-17

Gaztainondo plazako parking-ari EZ!

Behin baino gehiagotan, beti ez erratearren harrituta galdegin didate ea zergatik dudan Barañaingo sentimendu handi hori. Barañain herri txiki bat bezalakoa da niretzako, dena gertu daukagu eta gainera, ez da zaila gure artean, bistaz sikiera, ezagutzea.
Gure herriak izan duen herri mugimendu anitzak egindako lanari esker  gauza aunitz izan ditugu eta izango ditugu: gaztetxeak, gazte asanblada, kolektiboak, jai herrikoiak, euskararen astean, jai batzordea..
Honek eragin handia izan duen arren, badago Barañainen leku bat oso berezia izan dela niretzat. Orain Barañaindik gutxi pasatzen badut ere, Gaztainondo plaza zapaltzen dudanero portaleko atea zabaltzearen sentsazioa daukat: dagoeneko etxean egotearena.

Txikitatik kolunpioetan edota toboganean gora eta behera; korrika, txirrindulaz, patinekin edo patineteaz lagunduta plaza guztiari buelta ematen lasterketak egiten orduak eta orduak pasa ditugu askok. Eta nola ez, ezin ahaztu saskibaloiko jokalari moduan hezten lagundu zidaten saskiak.

Ni ez ezik, gazte eta dagoeneko ez hain gazte hazten ikusi gaituzten plazako zuhaitzek hitz egin ahalko balute hamaika istorio kontatuko lituzkete.

Zuhaitzek hitzegingo balute...

Gaztainondo plazan lurrazpiko parking bat egin nahi dute. Horreterako plaza guztia desagerraraziko dute etorkizunean kotxeak aparkatuko diren lurrazpiko leku horren zuloa egiteko.

Zuhaitzeko ez lukete hitz egingo; garrixi baizik.

Plazaren bizitasun osoa lapurtu nahi diote lurrazpiko parkinaren alde dauden guztiek. Gaztainondo plaza da egun komertzio txiki gehien pilatzen dituen Barañaingo plaza bakarra. Horretaz gain, jende aunitz biltzen da bertan; dela parkean jokasteko, futbolean edo saskibaloiean aritzeko, edota lagunekin plazako tabernetan pote bat hartzeko.

Horregatik ez da logikoa ezta zentzukoa ere lau aparkaleku ziztrinengatik plaza izorratea. Kotxeendako aparkalekuak badaude, hortaz, zertarako egin gehiago?

Ez dugu parking-ik behar! Gaztainondoko parkingari EZ!

Diseño y desarrollo Tantatic