Mikel Lazkoz

Hau da Plazaberriko Friki-Txokoa. Asmoa, ni bezalako nortasun multipledun friki bati gozarazi didaten liburu, pelikula, komiki etabarrekoak (ezingo dugu ekidin seguraski musika ere azaltzea nonbaitetik) zuei helaraztea izango da, zuek ere gozatu ahalko dituzuelakoan.

2017-04-06

Friki Txoko VI: Hyperion

Txoko honetan komikiak, filmak, telesailak eta bideojokoak izan ditugu, garaia da, gure irudimena hainbeste piztu duten eleberrien mundura hurbiltzeko.

Istorioa, gizakiak unibertsoko planeta asko kolonizatuak dituen etorkizun urrun batean gertatzen da. Planeten arteko bidai eta komunikazioak eguneroko gauza dira eta gizakiak sortu zituen adimen artifizialak modu independentean garatzen doazen izakiak dira.

Hyperion, planeta baten izena da eta planeta honetara doaz liburuaren 7 protagonistak erromesaldi misteriotsu batean. Apaiz kristau bat, soldadu musulman bat, olerkari zahar bat, judutar jakintsu bat, ikertzaile pribatu bat , ... Bakoitzak bere arrazoi propioak ditu bidaia hori burutzeko eta arrazoi hauek aurkezten joango zaizkigu istorio laburren bidez. Eleberri hau ipuinen bilduma bat bezala ikus daiteke, egia esateko, esan behar da eleberri honetako istoria amaitu gabea geratzen dela eta protagonisten istoriari “The fall of hyperion” eleberrian ematen zaio bukaera.( (beste bi eleberri gehiago daude istoria luze honi jarraipena ematen diotenak “Endymion” eta “The rise of endymion”).Baina erromes hauen istorio guztiek interesa eta ikusmina igotzen joatea lortzen dute eleberriak aurrera egin ahala, Antzandobi  (txori baten izena da, ingeleraz Shrike eta gazteleraz Alcaudón) deituriko izaki misteriotsu eta hilgarriak haien bidean azaltzen doan bitartean.

Zientzia fikzioan barneratzeko aukera ezinhobea da Hyperion, historia laburrez osatua egonik, zatika dastatu daitekeen platera da eta ohartu orduko postrearen bila topatuko duzu zure burua iruñerriko liburutegietan zehar.

Diseño y desarrollo Tantatic