Ainara Ieregi

2020-01-26

Hilabeteko bertsoa

2020an gaude

Jo, jada? Hau bertigoa!

Baina zergatik kezkatu,

Denbora da erlatiboa.

Iaz sei urteko haur batek

Galde zidan hurrengoa:

2012a al zen

Dinosaurioen aroa?

Serio serio esan zidan

(Txikituz nire egoa)

Jakina jaio baino lehen

Zer da milioi, zer zeroa?

Historian zer gara baino,

"Vintage" epe furtiboa,

Nork berea ez, gu gara

Arrasto kolektiboa

Diseño y desarrollo Tantatic