Iñaki Martínez

Iñaki Martínez

XX. mendeko azken urteetako batean jaioa. Bizitzan gaztetxoa. Buru barnean? Baita ere. Horra hor nire gunetxo honetara sartzeko arrazoia.

2021-05-27

Ikusten ez den altxor hori

Bi urte pasa dira azken aldiz Barañaingo Eguna normaltasunez ospatu zenetik. Koronabisuraren krisiak gogor jo ditu mundu osoko ospakizunak, eta pantailen atzean ezkutatzera behartu gaitu. Aurten, baina, kimu txikitan bada ere, Barañaingo Egunean egingo dira lehen ekitaldiak. Badu zerbait egun honek eta herrian antolatzen diren bestelako jardunaldi bereziek. Gure inguruari babesa ematen diote. Zera, gure arteko harremanak dira.

Hogei mila pasatxo biztanleko hiri honetan, egia dio denda eta taberna gutxi daudela dionak, edo bertan lan egiteko aukera gutxi daudela dionak. Hain erraza da autoa hartu, kanpora joan, eta, behin egitekoak eginda, etxera itzultzea. Eta hain zaila da erabaki horiei buelta ematea. Denek lortzen dugu azkenean Barañainek gure beharraz asetzeko nahikoa eskaintza ez izatea. Eta denak gaude eskaintza horren faltan kanpora ateratzera behartuak. Dilema da, oso.

Baina bada egoera horri buelta ematea lortzen duenik. Koronabirusaren aurreko ekaineko Barañaingo festetan, denek genekien zerbait handia antolatuko zela, eta grinez itxarongo genituela bertan antolatzen ziren ekitaldietan parte hartzeko uneak. Eta Barañaingo Egunak ere hartua zuen jada bere indarra, pixkanaka-pixkanaka.

Halako datek, ekintzez haratago, badute eragina atzean. Antolaketetan, prozesuan, jende askok parte hartzen du. Aurpegi berriak ezagutzen dituzu, edo, gutxienez, bistaz ezagutzen zenituen horiekin kontaktu minimo bat egin dezakezu. Eta aktiboki parte hartu ezean, gainerakoek sortutako girora atxikitzeko ez da berebiziko esfortzurik egin behar. Hara, hona hemen dilemaren haustura.

Barañaingo Egunak bezalako jardunaldiek sortzen duten kolektibotasunak lortzen du herriak bere izaera mantentzea. Nola jakin ze gizarte talde dauden herrian? Nola ezagutzen dira Barañaingo garagardo produktoreak? Nola entzun Alaitzeko ikasleen ikuskizun bat? Nola egin gazteek gure aisialdirako aukera berriak proposatzea? Nola mantendu herriko gaietan inplikatzen diren mugimenduak? Elkar ezagutu gabe, lehenengo harremanak josi gabe, ezin eraiki da baliabide kolektiborik.

Eskerrak! Mantendu dira Barañainen herriko egun garrantzitsuak eustea lortzen duten taldeak. Eta hor diraute pertsona guzti hauen artean ereindako harremanak. Asteburu honetan Barañaingo Eguna da. Baliteke hurrengo urtekoa askoz aberatsagoa izatea. Pandemia pasata, seguru. Baina, hala ere, aprobetxatu. Girotu Barañain. Partekatu. Eta kaleetan ikusiko gara elkar, ez baitago ikusten ez den altxor hori baina ezer baliotsuagorik.

Diseño y desarrollo Tantatic